Frantziaren eta Nafarroaren arteko muga adierazten duten 276 harrizko mugarrietatik 4 etxe honetako lursailean daude. Zenbaketa 1 zenbakitik 272 zenbakira doa eta 4 "bis " daude. Mugarriek Mediterraneoraino jarraitzen dute eta ia 1000 mugarri izatera iristen dira.
67, 68 eta 70 harrizko mugarriak edo "Mugak" (hemen deitzen zaien bezala) etxearen hesietan daude eta 69. mugarria, ordea, etxearen ondoan.
69 mugarria arrastoa utzi zuten erromesen, sorginen eta kontrabandisten istorioen bidegurutzea izan zen.
Gaur egun, 69. muga oraindik ikus daiteke eta erraz ohar gaitezke mapetan era zehatzen agertzen den lerroa, gero, lursailean bertan, askoz lausoagoa dela. Horrek, auzi, liskar eta akordio aunitz eragin ditu historian zehar.