Gela honetako mahaiek gehienez 27 pertsonentzako tokia eskaintzen dute, alokairu bateratuko kideak izanez gero, denak elkarrekin biltzeko tamaina nahikoa izango dena.
Iristerakoan eguraldi hotza nagusi izanez gero, tximinia piztuta egonen da. Sutondoaren berotasunean suaren magiaz eta lasaitasuna ematen duten sugarren ikuspegiaz gozatu ahal izango da. Toki bikaina da liburu bat irakurtzeko, kartetan jolasteko, edo bertzerik gabe, konpainia onean solasean ibiltzeko.
Tximinia beti piztuta egotea asko gustatuko litzaiguke. Suaren berotasunaren lasaigarria, bere sugarren anabasa, egurraren usaina, suaren mugimendu inprobisatua... beharrezkoa duzuen egur guztia dohanik errazteko arrazoi nahikoak dira.