Ekain-XOkoara iritsi aurretik, nahi izanez gero, gelak banatu daitezke; horrela, iritsitakoan denbora galtzea saihestuko da.
Oheen berrantolaketa bat egin behar izanez gero edota sehaskak jarri behar izanez gero, dena prest egongo litzateke iritsi orduko.
Aukera hau webguneko bezero gunean eskuragarri egongo da, eta bertan informazio nahikoa eskainiko da antolaketa aurretik eta lasaitasunez egin ahal izateko.
Edonola ere, Maria Baztani ere aunitz gustatuko litzaioke horretaz arduratzea, beraz, aldez aurreko banaketaren kudeaketaz arduratuko litzateke, beti ere zuen irizpide, nahi eta beharren arabera zein etxearen gelen ezaugarri eta dimentsioen arabera ere.
Guzti hau oso gomendagarria litzateke minutu soil bat ere galdu nahi ez duten talde handientzat.