Ekain Xokoatik kanpo
Maria Baztanek arras ongi ezagutzen ditu inguru hauek eta zuen egonaldian zehar ibilaldi, ekintza, bisita eta inguru desberdinak erakutsiko dizkizue; klimatologia, zailtasun maila, beharrezko denbora edo edukiaren arabera.
Edonola ere, eta modu orokorrean, segidan zenbait informazio link zehazten dira;
Gure bezeroek gustukoen dituzten bisita eta ekintzen liburuxkan 69. mugaz bertzaldean, Ipar Euskal Herrian gauzatu daitezkeenak ere agertzen dira.
- Zugarramurdiko sorginen lezeak eta museoa; sorginen akelarreen leiendak dituzten kobazuloak eta sorginkeriaren interpretazio museoa.
- Urdazubiko lezeak; estalaktitaz eta estalagmitaz osatutako leseen bisita gidatuak. San Salbatore monastegiko eta Urdazubiko errotako bisitak.
- Xareta: mugako bi aldeetan kokatutako lau herrik osatutako eskualdea: Zugarramurdi eta Urdazubi Nafarroan eta Sara eta Ainhoa Lapurdin. Lau herriak historia eta leienda aberatseko lekuak dira, eta historia eta hizkuntza bera partekatzen zuten erromesen eta kontrabandisten bidexkez elkartuta daude. Gainera, Sara eta Ainhoa Frantziako herri politenen artean daude. Pottoken bidea deituriko ibilaldia inguruko hiru lezeak (Sarakoak, Zugarramurdikoak eta Urdazubikoak) lotzen dituen bidexka erraz eta erakargarria da, 7km baino gutxiagoko ibilbidea da eta bidea “pottoka” urdinen marrazkiz adierazita dago. Info gehiago.
- Laruneko trena Saran; 9km/h abiaduran Larun mendira igotzen den trena. Mendi tontorretik kostaldeko vista paregabeak ikus daitezke. Info gehiago.
- Senpereko lakua: landetxetik 15 kilometrotara, 4 iturburuz hornituko laku artifiziala, hondartza barne. Pic-nic mahaiak, haur-jolastokiak, tirolina, ur-txirrista etab. 4Km-tako bidexka batek lakua inguratzen du zure gozamenerako. Info gehiago.
- Biarritzeko hondartza: Landetxetik 30 kilometrotara, hondartza zoragarria hiri dotore batean (Frantzia), gaur egun surfaren Europako hiriburua.
- Amaiurko gaztelua: Nafarroako Erreinuaren defentsaren azken batailaren lekukoa dugu, Baztan bailararen herri politenetako bat. Bi Nafarroak elkartzen zituen bidean etxe guztiak ilaran ditu. Herriko errotan taloak dastatu daitezke. (arto opilak)
- Xorroxingo ur-jauzia: Erratzutik 2 kilometroko bidexka batek Bidasoa errekaren iturburura eramaten du, Baztango leku zoragarrienetako bat.
- Sorginetxoa edo Iñarbegiko dolmenak: Erratzuko monumentu megalitikoak.
- Bozate: Arizkungo agoteen auzoa. Bertan Santxotena parke- museoa aurkitzen da, zeinetan kanpoaldeko eskulturen artetik ibilbide bat egiteko aukera dagoen.
- Infernuko Errota edo “ Infernuko erreka”: Bertatik egurrezko errota bat zintzilik ikus daiteke. Aintzina bertako bizilagunek artoa erauztera eramaten zuten.
- Elizondoko Jorge Oteizaren museo etnografikoa: Baztango biztanleen bizimoduaren eta tradizioen erakusketa adierazgarri bat jasotzen du.
- Elizondo: Bailararen hiriburua, bertan Dolores Redondo idazlearen Baztango triologia arrakastatsuaren eszenatokiak bisitatu daitezke
- Baztango abentura park: Beartzunen aurkitzen da. Bertan tirolina erraldoi eta penduluen zirkuituak, ferratak, aquapark naturalak, kañoi rapelak... aurkitzen dira, haurren eta helduen gozamenerako.
- Harrikulunka: 32 tonetako harri ikaragarria, kulunkatu eta oreka mantentzen duena.
- Bertizko jaurerria: Edertasun handiko parke naturala, munduko 126 zuhaitz eta landare mota ezberdin ditu, naturaz gozatzeko leku ezin hobea, paseoan ibiltzeko, hegazkiak behatzeko...
- Bidasoako bide berdea: Bidasoan zehar mendi-ibilaldi eta BTT-rako egokitutako trenbidearen antzinako bidea.
- Bertiz abentura park: Zuhaitz adarren artean ibiltzeko tirolina eta soken zirkuitua.
- Hondarribi: Euskal Herriko herri arrantzale ikusgarria. Arkitekturan zein gastronomian oso aberatsa da. Gipuzkoa osoan bakarra den Erdi-Aroko harresiaz inguratutako alde zaharra dauka, arras ongi mantentzen dena. “Marina” auzoa nahitaezko bisitaldia da, bertan zonaldeari arrakasta ematen dioten ostatu eta jatetxe gehienak aurkitzen baitira. Ur-lasaietako hondartzak ezin hobeak dira seme-alabak dituzten familientzat.