Lorategia
Lorategia etxea inguratzen duen harrizko paretaren eta behi gorriak dauden belaien artean kokatzen da, eta bi etxeetako kideek erabili dezakete.
Lorategia 1500 metroko berdegunea da eta inguruko paisaiarekin bat egiten du. Lorategia ezinhobea da bertan etzateko eta erlaxatzeko, eguzkitan zein itzalpean, egunez zein gauez, baina batez ere argi gutxiago dagoenean eta Maria Baztanek naturaren xuxurlak entzuten dituenean.
Gainera, lorategiak estalpean dagoen erretegi bat dauka, momentu ahaztezinak eskainiko dituen barbakoa on batez gozatzeko bikaina izango dena.
Galtzadarrizko zola
Etxearen eta etxea bera inguratzen duen harrizko paretaren artean galtzadatutako 800 metroko eremu zabal bat dago, bi landetxeen erabilpenerako aproposa.
Eguraldia edozein delarik ere eremu garbia eta lohirik gabekoa da.